Joan den urtearen bukaeran, Ramon Saizarbitoria idazlea eta Asier Illarramendi futbol jokalaria, Realak Zubietan dituen instalazioetako lokal batean bildu eta idazleak futbolariari elkarrizketa sakon eta bitxia egin zion. Juan Luis Zabalak bizitakoa bildu eta Minerva aldizkariarendako erreportajea idatzi zuen. Ondoren, Josune Urrutiak, XX. mendeko kirol-kromoetan inspiratuta, ilustrazioak marraztu zituen.
Minerva aldizkariaren azala serigrafia, berunezko eta egurrezko tipo mugikor, fotopolimero eta gofratuarekin inprimatu dugu, Minerva makina tipografiko batean. 350 grko GF Smith etxeko Colorplan bildumako Candy Pink paperean estampatu ditugu.
Aldizakariaren barnekaldeko testua tecnología digitalarekin inprimatu dugu. Ilustrazioak banan banan fotopolimerozko 8 xaflen bitartez MInerva inprimatu ditugu, 100 grko Munken Pure Paperen.
Ale guztiak eskuz josita daude.
250 aleko edizioa, zenbatuak eta sinatuak.
La Taller-Erredakzioaren ekoizpena da.