25,00 € BEZ barne
Txani Rodríguez + Sara Morante
Minerva aldizkariaren bigarren zenbaki honetan, Txani Rodríguez kazetari eta idazleak Rebelión en el bosque erreportajea idatzi du eta Sara Morante ilustratzaileak testuari ilustrazioak gehitu dizkio.
Rebelión en el bosque arboletatik kortxoa ateratzeko hirurehun urtez egin den jarduerari buruzkoa da. Los Alcornocales Parke Naturalean (Cadiz eta Malaga arteko gunea) kortxeroen egungo lan egoeraren inguruan aritzen da. Txani Rodríguez kazetariak goxotasun handiz deskribatzen ditu lanbidearen, naturaren eta historiaren xehetasunak. Sara Morante ilustratzaileak zehaztasun, irmotasun eta potentzia poetikoz jasotzen ditu zertzelada horiek.
Erreportajea eta ilustrazioak biltzen dituen aldizkaria Erredakzioan eta La Tallerren ekoiztu dugu. Argitalpenaren zenbait alderdi, eskuz eta mekanikoki (teknologia tipografiko eta serigrafikoekin), aurreko mendearen hasieran egiten zen moduan inprimatua izan da. Barnean, 100 gramoko Munken Pure-en artik paper-a erabili dute eta azalean 350 gramoko GF-Smith Harvest-a.
Artisau-ekoizpenak 250eko tirada murritza egitera behartzen du, ezaugarri hori azpimarratzeko asmoz, ale bakoitza kazetariak eta ilustratzaileak sinatuko dituzte.